Politikari europarrek arduragabetzat jo dute Gobernu espainolaren jarrera
Aurretik ere Europa mailako beste ordezkari batzuek egin bezala, Flandesko parlamentari Jan Loones Martuteneko espetxera bertaratu zen atzo Arnaldo Otegiri bisitan, Eskoziako Indenpentziaren Aldeko Konbentzioko kide Lloyd Quinan-ekin eta Karmelo Landarekin batera. Flandestar parlamentariak ulertezintzat jo zuen egoera eta Bruselan ezagutzera emateko asmoa agertu zuen. Era berean, Zapateroren Gobernuari jarrera aldatzeko eskatu zion.
Maider EIZMENDI |
Nazioarteko hainbat ordezkari politiko bertaratu dira Martuteneko kartzelan ekainaz geroztik espetxeratuta dagoen Arnaldo Otegirekin elkartzeko. Atzokoan ezker abertzaleko ordezkariak Jan Loones flandesko parlamentaria eta giza eskubideetan aditua izan zuen bisitan.
Kartzela atarian, azken boladan izan diren sarekada eta errepresio saioetan atxilotutako ezker abertzaleko militante eta buruzagi guztiei elkartasuna agertu nahi izan zien parlamentariak.
Loonesen esanetan, mundu guztiko abokatuak harrituta utzi ditu Otegiren kartzelatzeak: «Ez dugu ulertzen elkarrizketarako horren garrantzitsua den gizona atxilotu izana». Era berean, erabakia burugabea dela esan, eta askatasun politikoaren eta adierazpen askatasunaren kontra egiten duela nabarmendu nahi izan zuen, 80ko hamarkadaz geroztik parlamentari izan den NVAren ordezkariak.
Bere iritziz, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa konpontzeko, «mundu guztian bezalaxe, elkarrizketa da bidea, eta ez, buruzagien espetxeratzea». Ildo horretan, Bruselan Euskal Herrian gertatu den «arduragabetasunaren» berri emango duela esan zuen; eta Zapateroren Gobernuari egoeraz jabetu, eta bere jarrera aldatzeko eskatu zion.
Loonesekin batera agerraldia egin zuten Martuteneko ateetan Lloyd Quinan Eskoziaren Independentziaren Aldeko Konbentzioko kide eta Scottish National Partyko parlamentari ohiak, eta Karmelo Landa ezker abertzaleko ordezkariak. Azken honek Europan, zein mundu mailan ezker abertzaleko buruzagien egoera ezagut dadin lanean jarraituko dutela berretsi zuen. «Nazioarteko komunitateak jakin behar du hemen Euskal Herriarentzat marko demokratiko bat planteatzen duen proposamena mahai gainean jarri dela, euskaldunen nazioa eta erabakia errespetatua izatea eskatu da, eta planteatu da bizi dugun gatazkari bukaera ematea behin betiko», azaldu zuen. «Jakin behar da -gaineratu zuen- espainiar Estatuak eta berarekin bat egin dutenek ezezkoa eman dietela proposamenari, eta segidan zer egin, eta elkarrizketan parte hartzen ari ziren guztiak kartzelatu», adierazi zuen Karmelo Landak.
Bide horretatik, elkartasun sare aktiboa zabaltzen ari dela ere nabarmendu nahi izan zuen.
Nueve representantes políticos italianos se han dirigido por medio de una misiva al ministro de Asuntos Exteriores de Italia, Mássimo D'Alema, a quien le han preguntado si no considera necesario «recriminar, en la sede oportuna, la reciente ola de detenciones que constituyen un obstáculo gravísimo a la adecuada resolución del proceso de paz en Euskal Herria».
Asimismo, los representantes políticos que han apoyado esta iniciativa instan a D'Alema a trabajar para que «el Gobierno español cese toda acción represiva contra dirigentes políticos y sindicales vascos», de quienes recuerda que «gozan de un amplia popularidad en el territorio vasco»
En el escrito, suscrito por nueve senadores -Mauro Bulgarelli, el ex presidente italiano Francesco Cossiga, Manuela Palermi, Giovanni Russo Spena, Giuseppe Di Lello, Maria Agostina Pellegatta, Claudio Grassi, Dino Tibaldi y Fosco Giannini-, se recuerda que las recientes detenciones de los dirigentes de la izquierda abertzale «ponen en riesgo de manera fundamental la puesta en marcha de un proceso de resolución negociada del conflicto entre España y Euskal Herria, lo que es reclamado clamorosamente tanto por el pueblo vasco como por el español».
Subrayan los senadores italianos que «el conflicto que opone al pueblo vasco con los Estados español y francés, que tanto sufrimiento ha generado en ambas partes, es un conflicto de naturaleza política que puede ser resuelto exclusivamente de una forma política, por medio de un acuerdo y una negociación que no excluya a ninguna de las partes». En la misma carta denuncian además la ilegalidad de algunas detenciones.