GARA > Idatzia > Futbola

Txapeldunen Liga

Anfielden babesa behar du Liverpoolek bizirik irauteko

Valenciak ere, Koemanen debutarekin, Rosenborgi irabazi beharra dauka sailkatzeko aukera izateko

p041_f01_148x115.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Anfieldeko magia guztia eta bere zale sutsuen babes osoa beharko du Liverpoolek gaur arratsaldean Besiktas talde turkiarra garaitu eta Txapeldunen Ligan bizirik irauteko. Izan ere, etxean Marseillako Olimpiqueren aurka eta orain hamabost egun Turkian galduta, hasiera kaskarra eman dio egungo txapeldunordeak Txapeldunen Ligari eta hurrengo hiru partidak aurrera atera ezean ez da bigarren fasera sailkatuko.

Gorriek Xabi Alonso eta Fernando Torresen bajak izango dituzte gaur. Rafa Benitez entrenatzaileak presioa kendu nahi izan dio bere taldeari partidaren aurretik egindako adierazpenetan. «Ez nago harrituta gure egoerarekin. Txapelketa hauetan arazotan izan zaitezke akatsen bat eginez gero, baina hau ez da munduaren amaiera. Gainera, gauzak ondo egiten baditugu, aurrera egiteko konfiantza irabaziko dugu», azaldu zuen.

Orain hamabost egun lortutako garaipenaren ostean, moralez beteta egin dute Liverpoolerako bidea turkiarrek. Ertugrul Saglam entrenatzaileak taldearen defentsa moldatu beharko du Gokhan Zanen lesio larria dela eta. Horrez gain, Rodrigo Telloren eta Marcio Nobre aurrelariaren bajak izango dituzte.

Bestalde, Oportok eta Marseillako Olympiquek multzoko lidertza jarriko dute jokoan Dragao estadioan. Europan aurrera egiteko aukera handiak izan arren, Frantziar estatuko taldea krisi larrian dago bere ligan, jaitsiera postuetan baitago uneotan. Marseillakoek hurrengo faserako sailkapena lortuko dute gaur Oporton irabaziz gero.

Koemanen debuta

B multzoan ere bada arazo larrietan dagoen talde handirik; hain zuzen ere, horrexegatik egingo du gaur debuta Valenciarekin Ronald Koemanek. Espainiarrak multzoko azkenak dira uneotan eta gaur azken jardunaldian gailendu zitzaien Rosenborg hartuko dute Mestallan. Espainiako Ligan arazoak konpontzen hasita dira larunbatean Mallorcan 0-2 irabazi ostean, baina Txapeldunen Ligan gauzak oso zail izango dituzte gaur irabazten ez badute.

Chelseak hurrengo faserako ia matematikoki sailkatzea lor dezake gaur Schalke 04ren etxean. Alemaniarrek, berriz, irabazi beharra dute aukerekin jarraitzeko. Ingelesak multzoko talderik sendoena direla erakutsi dute eta, beste txartela, gainontzeko hiru taldeen arteko lehiaren irabazleak lortuko du. Mourinhok Londreskoen aulkia utzi zuenetik, zazpi garaipen eskuratu dituzte jarraian; gainera, Lampard taldera itzuli izanak sekulako maila eman die.

Alemaniarrak, aldiz, ez daude une gozoan, asteburu honetan Bundesligako azken postuan den Energie Cottbus taldearen aurka galdu ostean.

C multzoan Real Madridek bideratuta du hurrengo kanporaketarako txartela eta epaile lanak egin ditzake, gainontzeko hiru taldeak oso berdinduta baitaude. Madrildarrek iragan jardunaldian lan handiak eman zizkion Olympiacosen zelaian jokatuko dute eta, Erroman, Lazio eta Werder Bremen neurtuko dira. Bi taldeek irabazi beharra dute aukerekin jarraitzeko.

D multzoan Milanek eta Shaktarrek garrantzi handiko partida jokatuko dute Donesten, bi taldeak multzoko lehenak baitira seina punturekin. Egungo txapeldunak Europan ahaztu nahi ditu Italiako ligako emaitza txarrak, baina ez ditu gauzak erraz izango ukrainarren aurka. Glasgowen Celtic eta Benfica historikoen arteko partida izango da: galtzaileak agur esango dio Txapeldunen Ligari.

Los líderes vuelven a empatar

Arsenal, Bayern e Inter, líderes en Inglaterra, Alemania e Italia, repitieron empates en sus respectivos encuentros, en un fin de semana en el que el Lyon mantuvo cuatro puntos de ventaja sobre el Nancy, en Francia.

Los empates de Arsenal e Inter podrían entrar en los pronósticos, porque el Manchester United, es, por el momento, el único que le hace sombra al conjunto de Arsene Wenger y el desplazamiento a Turín, para jugar el «derbi de Italia», siempre queda abierto a cualquier resultado, pero el tropiezo del Bayern, en su campo contra el Eintracht (0-0) es más grave, porque alimenta las esperanzas de sus perseguidores; el Hamburgo, a dos puntos, y el Werder Bremen, a cuatro.

En Inglaterra, el Arsenal y el Manchester mantienen una pugna que no deshizo el encuentro que enfrentó a ambos en el Emirates Stadium (2-2). Por raro que parezca, el empate no perjudicó a ninguno. Debiera haber afectado más al Arsenal, pero como contra el Liverpool, el equipo de Wenger igualó al final un encuentro que tenía perdido a sólo un minuto del final.

GARA

RONALDO

Aurrelari brasildarra lehen aldiz sartu da deialdi batean, azken hiru hilabeteetan giharretako arazoekin ibili eta gero. Aurrelariak «berriz ere futbolari sentitzea» oso polita dela adierazi du, baita jokatzeko irrikitan dagoela ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo