Lehen garaipena San Mamesen
Zuri-gorriek badute orain beste bolada bat hasteko erreferentzia
Oraindik ere bere jokoaren hainbat alderdi hobetu behar dituen arren, Athleticek denboraldiko partidarik onena jokatu zuen Recreativoren aurka. Beste bolada bat hasteko erreferentzia izan daiteke, baita morala berreskuratzeko bultzakada ere.
GARA | BILBO
Hamaika jardunaldi itxaron behar izan ditu, baina Athleticek, azkenean, etxeko lehen garaipena ospatu ahal izan du. Momentu ezin hobea aukeratu zuen, gainera, galduz gero jaitsiera postuen mehatxua gertu-gertu izango bailuke egun.
Denboraldiko partidarik onena jokatu zuten zuri-gorriek Recreativoren aurka. Egia da jokoaren hainbat alderdi hobetu behar dituztela oraindik ere zuri-gorriek eta talde andaluziarra ez dela aurki daitekeen etsairik zailena, baina Athleticek, behintzat, badauka orain beste bolada bat hasteko erreferentzia izan daitekeen partida.
Horrez gain, morala berreskuratzeko bultzakada galanta hartu zuen Athleticek. Bilbotarrek irabazteko gai direla ikusi dute, zalegoarekin duten zorraren zati bat ordaindu dute eta, gainera, astea sailkapenaren zonalde erosoagoan pasatuko dute, igandeko garaipenari esker hamabigarren postuan kokatu baitira.
«Oso garaipen garrantzitsua izan zen igandekoa -onartu zuen atzo Pablo Orbaizek-. Jardunaldian egon ziren emaitzak ikusita, hasieran zirudiena baino garrantzi handiagoa bereganatu zuten hiru puntuek. Galduz gero sailkapenaren beheko aldean egongo ginateke, baina irabazita lasaitasuna eta konfiantza lortu ditugu».
Asteburuko azken partida jokatzeak, etsaiek zer egin zuten jakinez, motibazio berezia eman zion taldeari igandean. «Bagenekien gainontzeko emaitzak ez zirela onak eta hiru puntuak lortu behar genituela. Taldea gogo gehiagoz irten zen, hasieratik estutuz. Zorionez, partida ona egin eta garaipena lortu genuen», azaldu zuen Ustaritzek.
Zoritxarrez, etsai guztiek ez dituzte Recreativok eskeinitako erraztasunak emango. Horregatik, Orbaizek argi du «oraindik gauza asko hobetu» behar dituela taldeak. «Partida bat irabazi dugu, merezimendu osoz nire ustetan, baina ezin gara horrekin konformatu. Hainbat gauza zuzendu behar ditugu», nabarmendu zuen.
Igandeko partidaren ostean, bilbotarrek badute orain erreferentzia. «Beti saiatzen gara zelaira igandean bezala irteten, gogoz eta intentsitatez. Horrela jarraitu behar dugu. Igandean beste batzutan baino hobe irten zitzaizkigun gauzak eta hasieran izan genituen aukerak aprobetxatu ez bagenituen ere, ez genuen amore eman; azkenean, garaipena lortu genuen. Hobetu behar dugun arren, egunez egun hobe egiten ditugu gauzak. Orain, igandeko partidak markatzen digu jarraitu beharreko bidea. Hala ere, Liga asko geratzen da eta egiteko gauza eta lan asko dugu oraindik ere», esan zuen nafarrak. «Igandean bezala jarraitu behar dugu -gehitu zuen Ustaritzek-. Partida bakoitza eta etsai bakoitza desberdina da, baina guk gogo berberarekin ekin behar diegu partida guztiei, irabazteko gogo berberarekin».
Jokalari guztiak prest
Eta igandean albiste on ugari egon baziren -garaipena, Joseba Etxeberriaren bi golak, Fran Yesteren berragerpena...-, atzo gauza bera gertatu zen Lezaman: denboraldian lehen aldiz, taldeko jokalari guztiekin lan egiteko aukera izan zuen Joaquin Caparrosek. Izan ere, giharretan izandadako lesio baten eraginez Recreativoren aurkako partidako deialditik kanpo geratu ondoren, taldekideekin batera aritu zen atzo Tiko.
Athleticek datorren astean 48 ordutan bi norgehiagoka jokatuko dituela kontuan hartuta, albiste garrantzitsua da zalantzarik gabe. Igandean Montjuicen jokatuko du Espanyolen aurka eta, asteartean, Kopako lehen kanporaketa Herculesen aurka.
Garaipenaren garrantzia nabarmendu zuten atzo zuri-gorriek. Galduz gero, sailkapenaren behealdean jarraituko zuen taldeak. Hiru puntuei esker, berriz, sailkapenean gora egitea, lasaitasuna eta konfiantza lortu ditu Athleticek.
Todo fueron buenas noticias el domingo en San Mamés. El triunfo, primero de la temporada en casa, el regreso de Fran Yeste, los goles de Joseba Etxeberria...
Estos son, probablemente, los que más comentarios se han merecido, no en vano coincidían con el encuentro número 400 con la camiseta rojiblanca de uno de los iconos del club en la última década. «Un ejemplo a seguir», según Pablo Orbaiz.
«Yo le veo muy bien, pero siempre le he visto muy bien -destacó el centrocampista navarro-. Joseba es un jugador que podrá estar acertado o no, pero siempre está ahí, y eso le da mucha confianza y tranquilidad al equipo, y es un ejemplo a seguir para muchos», aseguró.
Una impresión que corroboran los números del elgoibartarra que, con los dos goles frente al Recreativo, alcanzaba los 85 en Liga con el Athletic, colocándose en la 13ª plaza en el particular ránking rojiblanco, por delante de dos mitos como Manolo Sarabia (83) y Rafa Iriondo (84).
En la clasificación global, Etxeberria alcanza la 17ª plaza, con 99 -85 en Liga, diez en Copa, dos en Liga de Campeones y dos en UEFA-.
Etxebe también ha inscrito su nombre entre los que más partidos de Liga han disputado con la camiseta rojiblanca, al alcanzar los 400. Sólo José Angel Iribar (466) y Txetxu Rojo (413) le superan. Además de esos 400 en Liga, también ha defendido al Athletic en 36 encuentros de Copa, ocho de Liga de Campeones y once de la UEFA.
GARA