belar hockeya
Denboraldiko emaitzarik onenak lortu dituzte euskal taldeek
J.L. | DONOSTIA
Ohorezko Mailako euskal taldeek oso emaitza onak lortu dituzte. Mutiletan, Atletico San Sebastianek irabazi egin du, eta nesketan, Realak era gauza bera egin du; Jolasetak, berriz, berdindu egin du.
Atletico San Sebastianek Ourensen jokatu zuen Barrocas taldearen aurka. Kostata izan arren, zuri-urdinak 1-2 gailendu ziren, eta denboraldiko bigarren garaipena erdietsi zuten Galizian. Sailkapenean azken laugarrenak dira donostiarrak lau punturekin.
Neskak
Nesketan, Realak lehen aldiz irabazi du aurtengo denboraldian; hain zuzen ere, 5-1 astindu zuen Sardinero talde kantabriarra. Emaitzak erakusten duen moduan, zuri-urdinak askoz ere gehiago izan ziren, eta lehen minututik azkenekora menderatu zuten aurkaria.
Jolasetak ez daki irabaztea zer den, baina denboraldiko bigarren berdinketa lortzeko modua izan zuen etxetik kanpo. Gainera, aurkari zuzen baten aurka lortu zuen, 1-1 berdindu baitzuen Club Egararen zelaian. Sailkapenean bosgarren postuan daude uneotan donostiarrak lau punturekin, eta bizkaitarrak, berriz, azkenak dira bi puntu bakarrik lortu ostean.