GARA > Idatzia > Kultura

Iñaki Mendigurenek «Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea» liburua euskaratu du

p052_f02_46x64.jpg

GARA | DONOSTIA

J. K. Rowlingek mundu osoan ezagun egin duen azti gaztearen seigarren abentura euskaraz irakur daiteke jada. «Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea» izenburua du, eta Iñaki Mendiguren izan da oraingoan ere mutikoaren abenturak itzuli dituena.

Horiek hala, honako liburuan Harry Potterrek Howgartsen egiten duen seigarren urtean jazotakoak biltzen dira. Uda erdian dauden arren behe-lainoa nagusitu egin da, eta Potter urduritu egin da Dursleytarrek Privet Driven duten etxean Dumbledore maisua noiz iritsiko zain baitago. Zuzendaria azkenekoz ikusi zuenean buruz buruko duelu beldurgarrian ari zen Lord Voldemortekin; Harry Potterrek ezin du sinetsi Dumbledore maisua benetan agertzekoa denik.

Gazteak Howgartsen egingo duen seigarren ikasturteak ezohiko hasiera izan du, mugleen mundua eta mundu magikoa gurutzatu egin baitira; liburuan hauek guztiak biltzen dira.

«Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea» Elkar argitaletxeak kaleratu du, eta 21,50 euroren truke eskuratu daiteke ohiko saltokietan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo