GARA > Idatzia > Euskal Herria

EHEk Ezabaketa Astea egingo du beste behin hizkuntza zapalkuntza agerian uzteko

Urtero lez, EHEk Ezabaketa Astea egingo du bihar hasi eta ostirala bitar- tean. Herritarrei parte hartzera eta salaketari bide ematera dei egin diete, betiere euskararen ofizialtasunaren aldarriari lehentasuna emanda.

p026_f02_111x111.jpg

Maider EIZMENDI |

Bihar hasi eta datorren ostirala bitartean Euskal Herrian Euskaraz-ek Ezabaketa Astea gauzatuko du. Jada ezagun egin den ekimenaren helburua, hizkuntza eskubideen zapalkuntza agerian uztea da, euskararen ofizialtasunaren aldarriari lehentasuna emanda.

EHEko kide Eulate Zilonizaurrekoetxea eta Nestor Estebanek atzo aditzera eman zutenez, ekimenaren funtsa ulertzeko premiazkoa da egungo testuinguruari erreparatzea. «Agerikoa da euskaldunok euskaraz aritzeko dugun zailtasuna; egunerokoan, ezinezkoa zaigu euskaraz bizitzea», azaldu zuten. Ezintasun hori, gainera, arlo pribatuan zein publikoan gertatzen dela nabarmendu zuten.

Sakoneko arrazoiak, indar- rean dauden markoetan eta horien bidez ernatzen diren legedi eta araudietan topatzen dituzte, horiek baitira «euskarak bizi duen zapalketa egoera ahalbiderattzen eta areagotzen» dutenak. «Markoa banatzailea da, zatikatzailea; Euskal Herria lu- rralde osoa eta bakarra izan arren, errealitate ezberdinetan partitzen du, puzzle baten antzera», salatu zuten.

Horrez gain, agintariengandik eta administraziotik eratorritako neurriak apalak izan direla kritikatu zuten; are gehiago, euskalduntzearen aldeko borrokak isilarazten saiatu direla adierazi zuten «bide judizialak abian jarrita edota, besterik gabe, euskaldunak bigarren mailako herritar legez tratatuta».

Hizkuntza eta herria bat

Iazko ikasturtean bizi izandako une politiko garrantzitsuari ere heldu zioten, eta orduan esandakoak berretsi zituzten. «Garai horretan esan genuen euskarak behar duen estatuta eta aldaketa politikoaren inguruko eztabaidak derrigor eskutik helduta joan behar direla; argi adierazi genuen herria eta hizkuntza loturik dauden bi kontzeptu direla, eta euskararik gabe Euskal Herria nekez izango dugula azpimarratu genuen, Euskal Herririk gabe euskara ez dela egongo ikusten genuen moduan», gogorarazi zuten EHEko bi kide hauek.

Horrekin lotuta eta Ezabaketa Astea martxan jartzearekin batera, «Euskal Herria euskararen herria dela adieraztea helburu duen beste ekimen bati emango diote hasiera; horrenbestez, herri sarreretako karteletan, «Euskal Herria» dioten pegatinak jartzera animatu zituzten herri- tarrak.

Azkenik, Ezabaketa Astean parte hartzera ere deitu zituzten herritarrak. «Gu gara debekuak eta zapalketak pairatzen ditugunak, gu gara hizkuntza eskubideen urraketa jasaten dugunak; guri dagokigu, beraz, horien berri ematea eta salaketarako bideari eustea», nabarmendu zuten EHEko kideek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo