Lau eta Erdia
Olaizola II eta Titin hil ala bizi arituko dira igandean Ogetan
Kanporaketa hutsa balitz bezala, irabazleak Abel Barriolaren aurka jokatuko du finala. Leitzakoaren eta Irujoren artekoa Labriten izango da, larunbatean.
Aritz SORZABAL | DONOSTIA
Gasteizko Ogeta pilotalekua Aimar Olaizolaren eta Titinen arteko norgehiagoka erabakigarriaren lekuko izango da igandean (18.00, ETB-1). Lau eta Erdiko finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldiko partida honek kanporaketa hutsaren itxura izango du, irabazleak finalerako txartela eskuratuko baitu. Galtzaileak, aldiz, agur esan beharko dio txapelketari, joan den asteburuan egungo txapeldun Martinez de Irujok egin bezala.
Hori dela-eta, Iberokoaren eta finalean egongo den Abel Barriolaren arteko lehiak ez du ezer erabakiko. Ligaxkako beste partida hau larunbatean jokatuko dute, Iruñeko Labrit pilotalekuan (17.50, Tele5). Partida honetarako materiala bihar auke- ratuko dute, 11.30ean. Olaizolak eta Titinek, ordea, ostegunean aukeratuko dituzte pilotak, 12.30ean.
Nafarraren eta errioxarraren arteko norgehiagokak ikusmin handia piztu du oso ordu gutxitan. Beraz, datorren igandeko hitzordura ez ezik, material aukeraketara ere jende ugari hurbiltzea espero dute.
Olaizola faborito dela esan daiteke, baina Titinek beldurra sartu die gorputzean ligaxkako gainontzeko pilotariei. Abel Barriolak bereak eta bi pairatu behar izan zituen Tricioko aurrelariari irabazteko, 18-13 galtzen ari baitzen ligaxkako lehen jardunaldian. Azkenean, 0-9 partziala egin, eta garaipena erdietsi zuen (18-22). Titinek Martinez de Irujo txikitu zuen bigarren jardunaldian, eta txapela janzteko hautagaia dela erakutsi zuen (22-8).
Olaizolak, berriz, lehen jardunaldian txapelduna aise menderatu ondoren (22-11), Leitzako atzelariaren aurka galdu zuen herenegun (18-22). Dena dela, Goizuetakoa erregularra da oso eta, bere jokoa egin eta luze jokatuz gero, Titin menderatu beharko luke. Kontua da, Titin maisua dela partidetako erritmoa aldatzen eta airez jokatzen piloteoa ekiditeko. Bere jokoak ez du sekreturik gordetzen, baina tranpa horretan asko eta asko erori dira.
Garrantzigabeko lehia, Iruñean
Hala ere, ligaxkako azken jardunaldia irekiko duen norgehiagoka ez da Olaizolaren eta Titinen artekoa. Bezperan, Barriolak eta Irujok partida jokatuko dute. Joan den urteko finala jokatuko duten protagonista berak aurrez aurre izango dira, baina jokoan ez da ezer egongo .
Iberoko pilotaria kanporatuta dago, eta Barriola finalean da dagoeneko. Lau eta Erdian jokatuko duen bosgarrena izango da. «Espero dut bosgarrenean txapela irabaztea. Arantza bat daukat, lautik hiru final galdu baititut, eta txapeldunordeaz ez da inor gogoratzen», nabarmendu zuen atzo Leitzakoak, ETBri egindako adierazpenetan.
Los dos vencedores de los partidos de la primera jornada de la liguilla de semifinales del Campeonato del Cuatro y Medio de Segunda, Iñigo Díaz y Jokin Argote, se enfrentarán el viernes, a las 19.30, en Muskiz.
La elección de material de este encuentro, en el que se verán las caras dos pelotaris que están cuajando un gran campeonato, tendrá lugar mañana, a las 16.30.
En cuanto al otro encuentro, en el que el perdedor quedaría prácticamente apeado de la lucha por la txapela, Jon Apezetxea y Mikel Olaetxea medirán sus fuerzas el próximo lunes, a las 16.30, en Tolosa. La cita con el cestaño, en este caso, será el jueves, a las 16.00. A.S.
Duela sei urte Lau eta Erdiko ligaxka abian jarri zutenetik, Olaizolak hamar partida irabazi eta soilik lau galdu ditu. Azkena, igandean, Barriolaren aurka.
Erregulartasuna lagun, Goizuetako aurrelaria faborito da Titinen aurka. Baina kontuz, Triciokoa maisua baita pilotariak bere jokoan nahasten.