GARA > Idatzia > Euskal Herria

Agintari frantsesek Polizia espainiarraren esku utzi dute Gorka Betolaza

GARA |

Gorka Betolaza Polizia espainiarraren esku utzi zuten atzo, La Junqueran, agintari frantsesek bere aurka onartutako euroagindua bete ondoren. Betolaza irailaren 24an atxilotu zuen Polizia frantsesak Lapurdin egindako sarekada batean. Jarrai-ren, Haikaren eta Segiren kon- trako auziarengatik epaitua izan zen eta zigorra ezarri zieten 23 gazteetatik kartzelatu gabe zegoen bakarra zen.

Bestalde, Angel Figeroa presoak krisi epileptiko berri bat izan zuen igande gauean aldi baterako dagoen Valdemoroko espetxean. Figeroaren osasun egoera larria da, eta nahiz eta orain dela gutxi gaixotasun kronikoa duela ezagutu, joan den astean Langraitzetik atera zuten Kordobara eramateko asmoarekin.

Euskal preso politikoen eskubideen defentsan, berriz, mobilizazioak izan ziren iluntzean Abadiñon (15), Ataunen (12), Altzan (28), Añorgan (14), Zaldibian (15), Laudion (42), Euban (13) eta Oiartzunen (50). Berangon, aldiz, 21 pertsona batu ziren errepresioa salatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo