GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Gizon-proba Dema

Zumarragak eta Urretxuk apustua egin dute

J.L. | DONOSTIA

Gizon-proban ez dira aspaldian apustu asko egin, baina bat egin da jadanik, eta piztu den ikusmina, berriz, ikaragarria da. Zumarragako talde batek, eta Urretxuko beste batek apustua sinatu dute, eta abenduaren 2an neurtuko dira Zumarragako plazan 12.00etatik aitzinera.

Talde bakoitzak hamabi lagun izan behar ditu, eta guztira taldeak mila kilo pisatu behar ditu. 1.700 kiloko harria erabili beharko dute, eta lanerako hogei minutu izango dituzte. Tarte horretan plazarik gehien egiten duen taldeak irabaziko du. Alde bakoitzak, 1.300 euro jokatzen ditu.

Berdinketa

Nafarroako seinakako sokatira Txapelketan, Amaiur A izan zen onena mutilen lehen jardunaldian, Amaiur B eta Txantrearen aurretik. Nesketan, berriz, oreka handia izan zen, berdinduta geratu baitziren Beti Gazte A, Beti Gazte B eta Sakana. Txantreako taldea geratu zen azkeneko postuan, saioan izandako tiraldi guztiak galduta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo