GARA > Idatzia > Kultura

Georgia izango da herrialde gonbidatua aurtengo Durangoko Liburu Azokan

Iaz hasitako bidetik, aurten ere Gerediaga Elkarteak Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean gure mugetatik kanpoko idazleak gonbidatuko ditu Euskal Liburu eta Disko Azokara. Abenduaren 7an eta 8an Georgiako hiru idazle eta editore izango dira Durangon: David Turashvili, Nugzar Tsiklauri eta Tamar Ebralidze. Lehenengo egunean, Azoka bera eta Durango herria bisitatzeko parada izango dute, eta abenduaren 8an Georgiako literaturgintzaz jardungo dute.

p048_f01_148x88.jpg

Karolina ALMAGIA | BILBO

Koldo Mitxelenak esan zuen euskarak bizirik jarraitzeko munduratzeko beharra zeukala. Fito Rodriguezek, Euskal Idazleen Elkarteko presidenteak, Mitxelenaren hitzak gogoratzeaz gain, gure hizkuntza normalizatzeko bidean literaturak funtsezko lana duela esan zuen atzo emandako prentsaurrekoan. Bere ustez, gure literatura munduratzeko, Durangoko Azoka ezin aproposagoa da. Bide horri jarraituz, abenduaren 7an eta 8an Georgiako hiru idazle izango dira Durangon: David Turashvili, Nugzar Tsiklauri eta Tamar Ebralidze. Azoka bisitatzeaz gain, Georgiako literaturgintzaz jardungo dute hitzaldi batean.

Georgia Europaren ekialdeko estatua da eta Kausako eskualdean kokatuta dago. Georgiar hizkuntzak eta euskarak antzeko ezaugarri ugari dauzkate, Rodriguezen esanetan. Haur eta gazte literatura nagusitzen da batez ere Georgiako literaturgintzan. Georgian azken urteetan sortu diren idazleen elkarteek ez dute gobernutik ezelango dirulaguntzarik jasotzen. Orain dela zortzi urtetik Tbilisiko Liburu Azoka egiten dute herrialdeko 60 argitaletxeren partaidetzarekin.

Rodriguezekin batera, Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendaria eta Tamara Gamilagdishvili Ertoba elkarteko presidenteordea egon ziren Biboko BBK Kultur Aretoan.

Ertoba euskaldunak eta georgiarrak batuko dituen elkarte kulturala izateko asmoarekin sortu zen orain dela hamar urte baino gehiago. Elkarteko kiderik ezagunena Xabier Kintana euskaltzaina da. Bera da, hain zuzen, georgieratik euskarara itzulita dagoen liburu bakarraren egilea, «Zaldun tigre larruduna» (Zubia-Alfaguara). Xota Rustaveli idazlearen poema ezagunena da, eta Georgiako liburu nazionaltzat jo daiteke. Jatorrizko lana bertsoz idatzita badago ere, prosaz itzuli zuen Xabier Kintanak. Atzoko prentsaurrekoan Tamara Gamilagdishvilik esan zuenez, euskarak eta euskaldunek Georgian beti izan dute presentzia berezia. Esaterako, Georgiako Akademian euskarak atal bat izan zuen, Sobiet Batasunaren garaian. Gero, arazo ekonomikoengatik, kendu egin zuten. Aurten, unibertsitatean euskara ikastaro bat antolatu dute.

AINTZINAKOA

Ezagutzen diren lehenengo Georgiako liburuak IV. mendekoak dira. Hango literatura ez da ezaguna hemen, ez da apenas itzuli, baina Europako antzinakoenetakoa da.

Escritores militantes del movimiento nacionalista

Los tres escritores que visitarán Durango están implicados en el movimiento nacionalista de Georgia. En el caso de David Rurashvili (Tbilisi, 1966) sus libros llegaron a estar prohibidos, aunque hoy es uno de los autores más populares, cuyas piezas de teatro están continuamente en cartelera. Ha publicado once libros, entre novelas y guiones.

Por su parte, Nugzar Tsiklauri (Tbilisi, 1968) es periodista y editor. Fundador de la editorial Litera, actualmente dirige el departamento de publicaciones de la Universidad de Tbilisi. En el mismo departamento y la misma editorial trabaja Tamar Ebralidze (1957), traductor, periodista y editor, premiado por una colección de libros infantiles. K.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo