GARA > Idatzia > Euskal Herria

Usurbilgo bileraren atarian ikasle topaketak egin dira campusetan

GARA | BILBO

Bihar, Usurbilen, ospatuko den Ikasle Egunaren baitan egingo diren euskal ikasleen topaketak direla-eta, Euskal Herriko hainbat campusetan ikasle topaketak egingo dira aste osoan, ikasleek egunero fakultateetan pairatzen dituzten gabezia eta arazoen inguruan berba egin eta denen artean arazo bakoitzari emango dioten erantzuna adosteko helburuarekin.

Ibaetan, joan zen asteartean honakoa adostu zutela adierazi dute: «ikasleok, ikasle garen aldetik hitza hartu behar dugu, eta hitz hartze hori bermatu une oro». Asanblada atzean utzita, Askapeneko kide bat hizlari izanik, kapitalismoa eta globalizazioa gaiak jorratu zituen. Globalizazioaren historia aztertu ondoren hausnarketarako eta barne kritika egiteko aukera ere izan zen. Eta bukatzeko, bertso bazkari eder batez gozatzeko aukera izan zuten bertaratutako guztiek.

Joan den asteazkenean, Leioako campusean, fakultateetan elkarretaratzeak egin zituzten lehenik eta behin, eta ondoren Bologna Prozesua eta ikasleen hitzari buruzko mahai ingurua gauzatu zen. Topaketei amaiera emateko bertso bazkaria egin zuten.

Atzo, bestalde, Gasteizen, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Mondragon Unibertsitatean ere ikasleen topaketak egin zituzten eta bertako arazoak komunean jarri zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo