GARA > Idatzia > Non Zer

Zumaiako Musika Asteko programazioan hamaika ekitaldi izango dira aurten.

Musika Astean Zumaiako musikariek protagonismo handia izango dute, izan ere, hori da helburuetako bat. Musika Patronatuko kideek (Musika Eskola, San Pedro Abesbatza, San Pedro Txiki Abesbatza, Beheko Plaza Jubilatuen Elkarteko Abesbatza, Udal Txistulari Banda eta Udal Musika Banda) formazio akademikoaz gain, ikasitakoa jendaurrean erakusteko beharra nabarmendu dute, eta Musika Asteak aukera hori emango die. Halere, beste herrietako musikariek ere izango dute beren tartea. Musika Astearen barruan, VI. Klarinete Maratoiko entzunaldiak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo