BELAR HOCKEYA
Reala izan da Ohorezko Mailan dabiltzan hiru euskal taldeen artean onena
J.L. | DONOSTIA
Ohorezko Mailan dabiltzan hiru euskal taldeen artean onena Reala izan da asteburu honetan. Gipuzkoarrek irabazi egin dute, baina Jolasetak eta Atletico San Sebastianek ezin izan dute horrelakorik egin. Gizonezkoei dagokienez, Atletico San Sebastianek irteera zaila zuen lehen sailkatuaren zelaira. Egarak orain arteko partida guztiak irabazi ditu, eta gipuzkoarren aurka ere ez zuten gutxiago izan nahi. Azkenerako 3-1 irabazi zuten.
Emakumezkoei dagokienez, Reala oso ondo aritu zen Taburienteren aurka, eta 4-1 irabazi zuen. Zuri-urdinak goranzko bidea hartuta dabiltza, eta bolada onari eutsi behar diote, aurreneko lau postuetan izan nahi baldin badute.
Jolasetak, berriz, Junior taldeari egin zion bisita, eta 4-1 galdu zuten. Bizkaitarrek orain arteko denak galdu dituzte.