Sokatira
Amaiur eta Sakana izan dira bigarren jardunaldiko talderik onenak
J.L. | DONOSTIA
Nafarroako sokatira txapelketan, bigarren jardunaldia jokatu da, eta Amaiur, gizonezkoetan, eta Sakana, emakumezkoetan, izan dira oraingoan talderik onenak.
Gizonezkoetan, Amaiur B izan da nagusi, Amaiur A eta Txantrearen aurretik. Amaitzeko jardunaldi bat falta da, eta Amaiur A eta B berdinduta daude bosna punturekin, Txantreak bi ditu.
Emakumezkoetan, Sakana izan da jardunaldiko talderik onena, eta atzetik izan dira Beti Gazte A, Beti Gazte B eta Txantrea. Hemen ere jardunaldi bakarra falta da amaitzeko, eta Txantrea da lehenengo 7 punturekin, eta bateko aldea kentzen dio Beti Gazteri.