GARA > Idatzia > Ekonomia

Trenbide garraioko langileak, ikasleak eta funtzionarioak Sarkozyren asmoen aurka

p028_f01_148x084.jpg

A.M. |

Joan den asteazkenaz geroztik hainbat enpresa publikoetako langileek, batez ere trenbide garriokoek, erretiro sistemaren erreformaren kontra egiten ari diren mobilizazio eta protestak ez dira amaitu. Gaurkoan funtzionarioak eta ikasleak ere gehituko zaizkie. Aurrenekoek zerbitzu publikoan izango den lanpostuen suntsitzea salatu nahi dute; bigarrenek, berriz, unibertsitate autonomiaren lege berria bertan behera uzteko eskatu diote gobernuari.

Horrenbestez, bihar ere gora behera handiak izanen dira estatu osoan, posta, garraio, ospitale, zergak, energia, hezkuntza eta ikasle sindikatu gehienek greba egitera deitu baitute. Ipar Euskal Herrian, CGTk, FOk eta FSUk goizeko hamar eta erdietan manifestazioa antolatu dute Baionan. LABek SLB sindikatu bretainiarrarekin batera, bat egin du greba egunarekin.

Ikasleek ere bai

Baionako fakultatean 09.00etatik goiti biltzeko deia egin du Ikasle Batzordeak, gerora langileen eta funtzionarioen manifestazioarekin bat egiteko. 12.30ean asanblada izango da fakultatean mobilizazioari zein jarraipen eman erabakitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo