GARA > Idatzia > Euskal Herria

dirulaguntza

Udalbidek 185.500 euro bideratu ditu Ipar Euskal Herriko egitasmoentzat

Aurtengo aurrekontuaren %34, hots, 185.500 euro, banatuko du Udalbidek Ipar Euskal Herriko hogei eta hiru elkarteren artean beren ekintzak laguntzearren. Nafarroa Garaiako eta Lapurdiko, Na- farroa Behereko eta Zuberoko administrazioek «euskal kulturarekiko duten interes eta laguntza apala ikusita», bi eremuotan Udalbidek ahalegin berezia egiten duela adierazi zuten atzo, Baionan, Jose Luis Mendoza eta Ramuntxo Camblongek, elkarte horietako batzuekin hitzarmena sinatzerakoan. Laguntzen erdia hezkuntzara bideratu dute: zehazki AEKri, Hezkuntek-i eta Ziburuko eta Baionako Luma Haur Eskolei materiala, altzariak eta tresna informatikoak erosteko edota Hego Euskal Herriko enpresetan gazteek Lanbide Heziketa jarraitzeko. Kultur arloan Bertsolarien Lagunak, Herri Soinulariak eta Hiruki elkarteak lagunduko dituzte, eta kirol arloan, berriz, Elite Pelote Basque taldea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo