Cirque du Soleil-ek «Delirium» ikuskizuna emango du Donostiako Belodromoan
Cirque du Soleil artista taldea eta Live Nation, ikuskizun enpresen munduko liderra, bat eginda datozkigu «Delirium» izenburuko ekoizpen ikusgarria aurkeztera, non hologramak, errealitate birtuala, soinu multimedia eta irudiak erabiltzen diren magiazko mundu bat sortzeko. Ikuskizun multisentsorial eta surrealista horretan, antzerkia, dantza, nazioarteko musika, akrobazia harrigarriak eta bideo proiekzioak nahasten dira. Taldea osatzen dutenak 36 artista multidiziplinar dira: 8 musikari, 6 abeslari, 11 dantzari, 8 akrobata eta 3 pertsonaia nagusi.