GARA > Idatzia > Errugbia

Avironek amets egiten jarraitzeko aukera ikusten du Parisen

Jon LEUNDA | BAIONA

Avironek amets egiten jarraitu nahi du, eta sailkapeneko lehen postu horri eutsi egin nahi dio, gaur gauean, Parisen, Stade Françaisen aurka jokatuko duen partidan.

20.30etik aurrera jokatuko duen neurketa hori oso zaila izango dela badakite zuri-urdinek, baina itxaropenerako aterik ez dute itxi nahi. Avironek oso denboraldi hasiera ona izan du, jokatutako bi partidak irabazi egin baititu. Europan bi jokatu ditu, eta han ere bat irabazi egin du, nahiz eta lehiaketa horrek ez zuen Ligarekin zerikusirik, ezta Ligak beste garrantzirik ere

Gaurko partidarako, Tewhata, Usandizaga, Gorber eta Springgay ez dira izango, laurak ere min hartuta baitaude.

Entrenatzaile lapurtarrak, ordea, badu beste arazo bat, ez baitaki Richar Dourthe jokatzeko moduan izango denetz. Eztarriko minez eta sukarrez izan da aste osoan, eta zalantza izango da, nahiz eta jokatu ahalko duen esperantza galdu ez duten. Hala ere, ehuneko ehunean egotea zaila izango da, hark parte hartzea, baina, ezinbestekoa da Avironentzat.

Staden Hernandez argentinarra itzuliko da. Osatu da, eta gaur berdegunean izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo