Elcherako zalantza bakarrak atzealdean ditu entrenatzaileak
Elchen erabiliko duen hamaikakoari begira, aurreko astean Las Palmasen aurka jokatu zuten jokalariei jarraipena emango diela adierazi zuen atzo Josu Uribek. Gustura agertu zen igandean egindako lanarekin eta, bere hitzetan, eskuin hegalean lesioa gaindituta duen Corominak, edo Calderonek, jokatuko dute eta Gaspar, Mateo eta Casarren artean bi aukeratu beharko ditu atzealdean, erdian, jokatzeko. Lesionatuez gain, Samuel, Mena eta Wellington deialditik at utzi ditu Uribek.