Hiru lan finalista, Juan Zelaia Saiakera Sarirako
Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin Pamiela Argitaletxeak antolatzen duen Juan Zelaia Saiakera Saria azken fasean da. Epaimahaiak lanak irakurtzen eta ebazten jardun du; dagoeneko, aurkezturiko 14 lanetatik hiru finalista hautatu ditu: «Denbora berrietan», «Izendaezinaz» eta «Paranoiaren hozberoa». Sariaren irabazlea zein den astelehenean jakinaraziko da Iruñean.