IAk nabarmendu du eskolan ere sexismoa salatu behar dela
Datorren hilaren 25ean Sexu Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunarekin bat eginez, Ikasle Abertzaleetako emakume taldeak eskolan «egunero gertatzen diren eraso sexistak» deuseztatzeko beharra nabarmendu du. Taldeak adierazi du nahitaezkoa dela ikastetxeetan emakumeek jasaten dituzten «erasoak geldiaraztea», azken batean, «hezkuntza pertsonen garapenerako zutabea» delako.
GARA |
Ikasle Abertzaleetako emakumeen taldeak eskoletan «egunero nesken aurkako eraso sexistak salatzea eta alboratzea» nahitaezkoa dela adierazi zuen, atzo, Bilbon emandako prentsaurrekoan. «Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako euskal ikasleon adierazpena», adostasunean eratu zuten taldeko emakumeek iragan astean, Usurbilen, Ikasle Egunaren harira, egindako topaketan. Haren bidez, gaitzetsi egin zuten hezkuntza sistemaren eremuan jarrera sexistak gainditzeko eta aurre egiteko igarri duten borondate falta.
Ikastetxeek eta irakasleek halako egoeren aurrean duten «jarrera pasiboa» salatu zuen talde horrek. «Ikasgela barruan, egunero ematen dira emakumeen aurkako eraso fisiko zein psikikoak, baina irakasleek ez dute horien aurkako jarrera gogorrik hartzen. Normaltasun egoera transmititzen dute eta, era horretan, konplize bihurtzen dira», aipatu zuen Ikasle Abertzaleetako emakume taldeak heda- bideen aurrean.
Hala, hezkuntza sistemak arazoa bideratzeko duen eginkizunaz ohartarazi zuen. «Hezkuntza ezinbesteko zutabea da pertsonen garapenean eta jendartearen eraikuntzan, haren bitartez rolak, jokabideak eta jarrerak irakatsi eta transmititzen diren neurrian. Azken batean, hezkuntza sistemak, aurre egin beharrean, errepikatu egiten ditu jendartean ematen diren harreman eta jokabide sexistak».
Erasoei erantzuteko beharra
Egoera latz horren aurrean, taldeak «erasoei erantzuteko konpromisoa» agertu zuen, eta, une horretatik aurrera, «nolanahiko eraso sexistaren aurrean erantzun bateratua» emango duela ziurtatu zuen. Hein horretan, hezkuntza sistemak arazoa bideratzeko duen erantzukizuna nabarmendu zuen beste behin.
IAk «beste hezkuntza sistema» baten beharra nahitaezkotzat jo zuen, «balore feministetan oinarritutako eskola hezki- dea», hain zuzen. «Euskal Herriko ikasleok ez dugu harreman hierarkikoak sortzen eta ahalbidetzen dituen hezkuntza nahi; haren ordez, hezkidetzarako bidea emango digun hezkuntza sistema edukitzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu», esanez amaitu zuen agerraldia.
Ikasle Abertzaleetako emakume taldeak ikasgeletan «egunero» ematen diren emakumeen aurkako erasoekiko irakasleek duten «jarrera pasiboa» salatu du eta, hala jokatuz, eraso sexisten «konplize» bilakatzen direla leporatu die.
Este domingo, Día Internacional Contra la Violencia Hacia las Mujeres, la Plataforma de Mujeres de Gasteiz juzgará simbólicamente a «las caras del patriarcado». La monarquía, el alcalde de Baiona, el ex director de seguridad de la prisión de Langraiz... son algunas de las instituciones que se verán sometidas a este proceso social con el que las organizaciones integradas en la Plataforma pretenden demostrar que «el patriarcado sigue vigente y además está socialmente aceptado».
Este acto tendrá lugar al finalizar la manifestación que este domingo realizarán en Gasteiz, en la que las organizaciones convocantes pondrán el acento en la denuncia de la «violencia cotidiana que queda silenciada bajo el sensacionalismo con que los medios de comunicación abordan los asesinatos de mujeres».
La manifestación servirá también para dar a conocer una iniciativa que proviene de la Marcha Mundial de las Mujeres y que consistirá en portar un brazalete negro durante 24 horas cada vez que muera una mujer víctima de la violencia sexista. Esta forma de protesta sustituiría a la concentración que actualmente se lleva a cabo en Gasteiz 48 horas después de una víctima mortal de esta lacra.
Esta Plataforma, compuesta por la práctica totalidad de organizaciones feministas y sindicales de la capital alavesa, pone el acento en el «carácter estructural de la violencia sexista» y en la responsabilidad que la sociedad en su conjunto tiene en su erradicación. Una labor que, opinan, «no puede recaer exclusivamente en las mujeres».
Esta Plataforma defiende, además, el «derecho a la autodefensa que asiste a las mujeres frente a esta violencia». Tx. A.