GARA > Idatzia > Ikusmira

Atxilotuak bakartzea, susmo txarrik sortu gabe ezin uler daitekeen prozedura

Sei gazte nafar bakartuta daude Polizia espainolaren eta Guardia Zibilaren dependentzietan. Gaur laugarren eguna dute bostek, eta seigarrenak hirugarrena. Madrilgo Gobernuak, edozein alderdiren eskuetan dagoela ere, NBEko Kontalariaren eta Amnesty Internationalen txostenak aintzat hartu gabe segitzen du. Epaileek ez dute uste tratu txarrak saihesteko inolako protokolorik behar denik, hala esan eta, nolanahi ere, horren arabera jokatzen dute. Inkomunikazioa tratu txarrak errazten dituen prozedura bada ere, berez tratu txarra erebada, atxilotuari babesgabetasun sentsazioa eta beldurra eragiten baitizkio. Atxiloketak polizia-ikerketen ondorio izanda, ez da ulertzen egin beharreko diligentziak atxilotuak bakartuta egitea susmo txarrik hartu gabe. Gazte nafarrak atxilotu eta berehala, Poliziaren eta Guardia Zibilaren buruak hainbat kale erasoren erantzule egin zituen; haien egoeraz, gazte horietako batek behar duen arreta mediku bereziaz hitzik ez. Estatu espainoleko Gobernuak eta epaileek behin eta berriz esan izan dute polizia etxeetan ez dagoela tratu txarrik, baina oraindik ez dute azaldu zertarako bakartzen dituzten atxilotuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo