GARA > Idatzia > Futbola

Genetsek Lehen Mailako taldeak geroz eta gertuago ikusten ditu

J.L. | BAIONA

Genetsek Frantziako Kopako zortzigarren kanporaketa jokatzeko txartela lortu zuen, eta Lehen Mailako talde baten aurka jokatzeko aukera geroz eta gertuago dauka.

Angeluarrek penaltiei esker lortu zuten aurrera egitea. Maila berean dagoen Stade Bordelaisen aurka jokatzen zuen, eta 1-1 amaitu zen neurketa. Azkar hartu zuten aurrea Elouarik egin zuen golari esker, baina ez zuten asmatu beste batik egiten. Aukera asko izan zituzten kanporaketa erabakitzeko, baina Bordelekoak berdindu egin zuten neurketa amaitzeko hiru minutu besterik falta ez zenean.

Berdinketa horrek luzapena ekarri zuen, baina tarte horretan ez zen golik izan, eta penaltietara joan behar izan zuten. Hor agertu zen Cherreau, angeluarren atezaina, eta bi geratu egin zituenez, bere taldeari lortu zuen sailkapena. Zozketa etzi eguerdian izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo