Eskolako erasoei buruzko hausnarketa Pikor taldearekin Donostian
13 urtetik gorako ikuslegoari zuzendutako antzezlana prestatu du Pikor arabar taldeak. Gaiak egunerokotasun osoa du, «Jokoaut» ikuskizunak bete betean sartzen baita eskolako erasoen gaiari buruzko eztabaidan, baina baita gizarte harremanetan edonon agertzen den bortizkeria orokorraren gaian ere. Euskal Herriko hainbat aretoetan aurkezten ari den lan honen euskarazko bertsioa gaur eta bihar ikusi ahal izango da Donostiako Gazteszenan (Egia auzoa).