Ondarrutar naturala lehiaketa larunbat honetan jokatuko da
Batetik ondo pasatzeko eta bestetik belaunaldiz belaunaldi, beren herriaren inguruan dakitena transmititu eta gal ez dadin, "Ondarrutar Naturala" izeneko bigarren lehiaketa jokatuko dute bihar Kafe Antzokian. Lehiaketan bikoteka hartuko dute parte ondarrutarrek; horretarako, iaz bezala, heldu edo adineko bat eta gazte bat elkartuko dira eta bikotea osatu. Irabazleen artean 1.100 euro banatuko dituzte guztira; epaimahaiak erabakiko du lortutako puntuazioen arabera lehiakideak nola saritu.