EUSKARA
Sakanako euskalgintza kezkaturik dago Nafarroa Bairen erabakiekin
Sakanako euskalgintza alorreko erakunde ezberdinek beren kezka adierazi zuten atzo. Izan ere, Nafarroa Baik udal gehienak eta Mankomunitatea hartu dituenetik ulertezinezko neurri batzuk hartu nahi dituela aipatu baitzuten. Asmo horien artean, besteak beste, honakoak daudela jakinarazi zuten: aurrekontuak murriztea, Kontseiluarekin moztea, euskara taldeei bozka eskubidea kentzea eta Mankomunitateko euskara batzordean partaide kopurua murriztea. Horren aurrean, Sakana aldean euskalgintzan ari diren erakundeak indartzearen beharra nabarmendu zuten.