GARA > Idatzia > Kirolak

EUSKAL SELEKZIOAK | Deialdia

ESAITek manifestazioa deitu du abenduaren 29rako

Mobilizazioa Euskal Herria eta Kataluniaren arteko lehiaren aurretik egingo da

p047_f01_148x096.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

ESAITek egistasmo «historikotzat» jo zuen abenduaren 29rako antolatu duen egun osoko aldarrikapen jardunaldia. Esaiteko kideak diren Itziar Arratibel, Martxel Toledo, Egoitz Askasibar, Endika Guarrotxena eta Ritxi Mendigurenek azaldu zutenez, Euskal Herriko eta Kataluniako futbol talde nazionalek jokatuko duten partidaren eguna kolorez jantziko dute.

Ekimen nagusia, arratsaldeko 17.30ean La Casillatik abiatuko den euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatuko duen manifestazio nazionala izango da. Deialdiak «nazio bat, selekzio bat» leloa izango du. Mobilizazioaren zioa, Toledok eta Mendigurenek zehaztu zutenez, «azken urtean Estatu espainol eta frantsesak darabilten ukazio estrukturala hainbat erasoren bidez gogortu izana» da.

Egoera horren baitan kokatu zituzten «espainiar Gobernuak EAEn duen ordezkariak, Paulino Luesmak, 19 euskal federazioen estatutuei helegitea aurkeztu izana; Katalunia eta AEBen arteko partidaren debekuaren ostean Maria Teresa Fernandez de la Vegak jaurtitako mehatxuak; baita ere, futbol selekzioko jokalariek Venezuelaren aurkako partidan nazio baten partaide direla aldarrikatu ostean jaso zuten lintxamendu politiko eta mediatikoa».

ESAITen iritziz, «espainiar Estatuak Euskal Herriaren nazioarteko proiekzioa ukatu gura du, beraz erasoa ez da soilik euskal kirolaren kontrakoa, gizarte osoari egiten baitio kalte». Hala ere, mobilizazioaren protagonista nagusiak kirolariak izatea espero dute. Hortaz, «maila ezberdinetan aritzen direnak, elitetik oinarriraino, beren taldeetako elastikoa jantzita manifestazioaren aurrealdean joateko deia egiten diegu».

Horrekin batera, «auzo eta herri ezberdinetan hainbat klub eta taldeekin harremanetan egon gara, gure hausnarketa azaldu diegu eta mobilizazioaren lehen urrats horretan parte hartzera gonbidatu ditugu». Gainera, «eragile politiko sozial eta sindikalen aldetik erantzun positiboa» jaso dutela nabarmendu zuen Askasibarrek.

Ekimenak egun osoan zehar

Manifestazioaz gain, goizetik hainbat jarduera egongo da. Guztiak Bilboko Areatzan bilduko dira. Bertan, txikienek Pirritx eta Porrotx pailazoekin gozatu ahal izango dute. Wu-su edota harrijasotzaileen erakustaldien ostean, euskal selekzioko hainbat futbolarik eta pilotari ezagunek Areatzean jarritako karpan agerraldia egingo dute eta bertaratzen direnei sinadurak eskainiko dizkiete. Bazkariaren ostean, Gozategi taldeak kontzertua emango du. Gipuzkoarren emanaldiaren ostean manifestazioa egingo da.

Partidurako sarrera daukatenek San Mameserako bidea hartuko dute, baina aukera hori eskuratzerik izan ez dutenek partidaren nondik-norakoak Areatzeko karpan jarriko den pantaila erraldoian jarraitu ahal izango dituzte.

Behin norgehiagoka amaituta, musikaren ordua izango da berriz. Betagarri gasteiztarrek beren doinuekin bertara hurbilduko direnak dantzan jarriko ditu. Ofizialtasunaren aldeko egunari Tximeleta taldearen dantzaldiak emango dio amaia.

Amurrio apoya a las selecciones vascas

El pleno del Ayuntamiento de Amurrio aprobó ayer con mayoría absoluta una moción presentada por ANV en favor de la oficialidad de las selecciones nacionales vascas. El texto señala que «los deportistas de Euskal Herria tienen derecho a participar en las competiciones oficiales con los colores de su nación». Asimismo, el pleno rechazó «la negación del derecho a competir oficialmente como el resto de las naciones del mundo». En ese sentido, hicieron un llamamiento a participar en la manifestación convocada por Esait en Bilbo el próximo 29 de diciembre. Otros consistorios como el de Gernika o Pasaia preparan iniciativas similares.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo