GARA > Idatzia > Kultura

UEUk lau obra berri aurkeztuko ditu Durangoko Azokan

GARA | BILBO

UEU lau nobedaderekin agertuko da aurtengo Durangoko Azokan. Gizarte-ezagutza, filosofia, kultura gaiak eta zientziak dira gai nagusiak.

Luixa Reizabalen ``Gizarte-ezagutzaren garapena nerabezarora arte'' da izenburu berrietako bat. Joxe Azurmendik ``Humbold: hizkuntza eta pentsamendua'' plazaratuko du UEUren standean eta ``Euskal Herria ardatz: Kultura, identitatea, boterea. Ezagutza, sentimentua, ekimena'' Eugenio Arraizak, Eduardo Apodakak, Joxemanuel Odriozolak eta Gaizka Arangurenek. ``Uztaro'' aldizkaria- ren 62. zenbakia ere izango da mahai honetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo