GARA > Idatzia > Euskal Herria

Foru Hobekuntzaren aurka egingo den manifestaziora joateko deia egin du Segik

Gazte erakunde independentistak bihar independentziaren alde eta Foru Hobekuntzaren aurka Iruñean egingo den manifestazioari atxikimendua eman eta parte hartzeko deia egin zuen atzo.

p017_f02_148x124.jpg

GARA |

Bihar Iruñean arratsaldeko bostetatik aurrera «Amejoramenduarekin demokrazia zero» lelopean egingo duten manifesta- zioan parte hartzeko deia egin zuen atzo Segi erakundeak.

Bere ustez, frantziar eta espainiar konstituzioak Euskal Herriaren «kartzelak dira, Euskal Herria ukatu eta zatitzen dutenak. Konstituzio espainiarrari atxikita dauden Estatutuak eta Nafarroako Foru Hobekuntzak gauza hori bera esan nahi dute».

Segik salatu zuenez, Estatu espainiarrak eta frantziarrak «apustu argi bat dute, Euskal Herriaren ukazio eta zapalkuntzarekin aurrera jarraitzea». Horretarako. hain justu, «beren tresnarik eraginkorrenak diren konstituzioei helduta» jarduten dutela gaineratu zuen, «bidelagun leial batekin, EAJ-NaBai».

Zentzu horretan, nahiz eta bi alderdi horietatik «independentziaren alde oihukatu beren alderdi egunetan eta batzarretan, helburu bakarra dute: botere politikoari eustea, honek ahal-bidetzen baitie botere ekono-mikoa izatea; hau da, herriaren kontura aberasten jarraitzea». «Independentziaren aldeko oihuak fartsa hutsa besterik ez dira; boz abertzaleak eskuratzeko oihuak besterik ez», gaineratu zuten.

Gazte erakundearen iritziz, independentziaren proiektu politikoa gauzatu ahal izateko aukera bakarra Konstituzio espainiarra eta frantziarra suntsi- tzean datza. Hauek hautsi ezean, ez baitago independentzia ahalbidetuko duen estrategia posiblerik».

Horregatik, gazte erakundetik independentziaren alde eta Foru Hobekuntzaren aurka egingo den manifestaziora joateko deialdia egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo