GARA > Idatzia > Non Zer

Athom Rumba eta Los Coronas taldeek Orioko San Nikolas jaietan joko dute

Los Coronas talde madrildarrak kontzertua emango du Orion, bihar, herriko jaien egitarauaren barruan. Taldeak funk musika egiten du eta oso giro alaia sortzen dute. Kontzertua 00.00etan hasiko da eta herriko plazan izango da. Los Coronas taldearekin batera Orioko Kenon izeneko talde gazteak joko du. Athom Rumbak (argazkian), berriz, abenduaren 7ko gauean egingo du kontzertua, toki berean, 23.00etan hasita. Athom Rumbarekin batera Bapo Morgan eta Restos Sucios taldeek joko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo