diaspora
Bartzelonako Euskal Etxeari eman diote ENE saria
Eusko Ikaskuntzak aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguneko saria Bartzelonako Euskal Etxeari ematea erabaki du. Euskal Herritik kanpo euskara sustatzen dituzten ekimenak saritzea du helburu, eta Bartzelonakoak saritzea erabaki du aurten. Besteak beste, Katalunian antolatzen dituzten euskara ikastaroak, ikastaro trinkoak, haurren txokoa, hitzaldiak, kontzertuak eta liburu aurkezpenak nabarmendu ditu sariak.