Mungian Lauaxeta Txokoa izeneko erakusketa iraunkorra zabaldu dute
Esteban Urkiaga «Lauaxeta», olerkari-idazlea eta gudaria, bi aldeetatik goraipatu zuten atzo, Mungiako Torrebillela Kultur Etxeko Lauaxetaren Txokoa izeneko erakusketa iraunkorraren inaugurazioan. Herriko ordezkari politikoak eta aurpegi ezagunak bildu ziren ekitaldian.
GARA |
Sabino Arana Fundazioari erosi dio Mungiako Udalak ``Lau haize, hamaika begirada'' izeneko erakusketa. Hala, leku finkoa emango zaio Mungiako Kultur Etxean, Torrebillelan, eta erakusketa iraunkorra bihurtuko da. Hango elementuak eta Esteban Urkiagaren etxekoek utzitako materiala batuta, Lauaxeta Txokoa gauzatu eta atzo, inauguratu egin zuten.
Ekitaldian, Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan Maria Atutxa, Mungiako alkatea den Izaskun Uriagereka eta ANV-EAE, PSE eta EBko udal ordezkariekin batera, Jon Kortazar eta Miren Agur Meabe idazleak eta Euskadi Fundazioko lehendakaria den Miguel Madariaga bertaratu ziren, besteak beste.
Urkiagak idatzitako hainbat idazki irakurri zituen Meabek; eta Kortazarrek Lauaxeta Txokoari buruzko azalpenak eman zituen: Laukizko idazlearen bizitza lau kapitulutan kontatu da, eta horretarako «Mungiako trenaren metafora erabiliz» lau geltoki itxuratu dira.
Izaskun Uriagereka alkateak, Lauaxeta olerkari eta idazlea goraipatu zituen eta, era berean, poza agertu zuen, azkenean, Mungian baduelako bere lekua. Esteban Urkiagaren etxekoen izenean, Jone Gorizelaia abokatuak haren gudari alderdia ekarri zuen gogora eta, horrekin batera, «gudari guztiak» goraipatu zituen, udal arduradunei opari bat eskaini eta gero.
Jaiotze agiria, idazkiak, gauza pertsonalak... Esteban Urkiagaren oroigarriak bildu dira Lauaxeta Txokoan. Euskal poesiaren berritzaile eta kazetari aritu zen Lauaxetaren irudia gerturatzea du helburu atzo aurkeztutako ekimenak.
Lau geltoki
Erakusketaren lehenengo geltokian, Mungiakoan, hain zuzen, Lauaxetaren haurtzaroa agertzen da. Laukizen jaioa, lau urte zituela Mungiara joan zen bizitzera bere etxekoekin. Bigarren geltokian, Bilbokoan, kazetari eta idazle zeneko agiriak daude.
Mungiatik Bilbora hainbat urtetan ibilitako tren hori -70ko hamarkadan desagertu zena- irudi metaforikotzat erabili dute Lauaxeta Txokoan. 1936ko gerran Euzko Gudarostean karguduna izan zen Urkiagak. Garai hartako objektuak Gernika izeneko geltokian bildu dira.
Gasteizko geltokian bukatzen da ibilbidea. Bertan, bere atxiloketako, espetxealdiko eta Gasteizen fusilatu zuteneko oroigarriak agertzen dira.
Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzekoa zen egun bera aukeratu zuten udaleko arduradunek Esteban Urkiagaren erakus- keta iraunkorra zabaltzeko. Aurrerantzean, Mungiako biztan- leek aukera izango dute poetaren inguruko erreferentzia horiek herrian bertan ezagutarazteko.
Hori izan da gainera Lauaxeta Txokoa ekimena abian jarri dutenen helburua, Esteban Urkiaga Lauaxetaren oroimenari bizirik eusteko eginahalak egitea eta, batez ere, olerkaria eta eusko gudaria hurbileko izan dezatela bere herritarrek.
La apertura de Lauaxeta Txokoa ha estado precedida de la aprobación en el Ayuntamiento de Mungia de una moción, impulsada por los familiares de Lauaxeta y Ahaztuak, en la que se exige «la anulación de las condenas impuestas durante el franquismo» y, en especial, de «la injusta condena a muerte de nuestro conciudadano Esteban Urkiaga, Lauaxeta».
El texto de la moción aprobada indica además que se pondrán en marcha todos los trámites legales necesarios «para que esto tenga plenos efectos». Junto a ello, se decidió enviar la solicitud al Parlamento de Gasteiz y a la Dirección de Derechos Humanos del Ejecutivo de Lakua.
Jaiotza agiria, idazkiak, gauza pertsonalak... euskal poesiaren berritzaile eta kazetari lanean aritu zen Lauaxeta hurbiletik aurkeztea du helburu atzo Mungian aurkeztutako ekimenak.