GARA > Idatzia > Eibar

Jon Altuna eta Nico Medina larunbatean itzul litezke

A.U.L. | EIBAR

Biharamun atsegina izan du 15. jardunaldiak Eibarrentzat, alde guztietatik begiratuta gainera.

Alde batetik, taldea hamargarren postura igo da, berriro ere beherapen postuekiko sei puntutako aldea lortuz. Konfiantza ri dagokionez ere, oso garrantzitsutzat jo zuten gorri-urdinek Poli Ejidoren aurkako garaipena, datozen partidak garrantzi handikoak baitira.

Eta amaitzeko, min hartutako jokalarien egoera asko hobetu da azken egun hauetan. Izan ere, Jon Altunak eta Nico Medinak taldekideekin batera lan egin zuten atzo, inolako arazorik gabe, eta larunbatean jokatzeko prest egon litezke. Baita Natxo Insa ere, igandean hartutako kolpe baten ondorioz atzo lan egin ezin izan zuen arren.

Eibarrek, hala ere, beste hutsune bat izan lezake Las Palmasen, Markel Roblesek jasotako txartel gorriaren ondorioz. Klubak Lehiaketa Batzordera helegite bat bidaltzeko asmoa zeukan, telebistan argi geratu baitzen jokaldiak ez zuela txartel gorririk merezi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo