BELAR HOCKEYA
Realeko neskek Kopa jokatzeko txartela lortu ahal izan dute
J.L. | DONOSTIA
Belar gaineko hockeyan, neskek bakarrik izan dute jardunaldia. Berriak onak izan dira, lehen itzulia amaitu baita asteburu honetan, eta Realeko neskek Kopa jokatzeko txartela lortu dute.
Gipuzkoarrek Terrasa taldea hartzen zuten, eta 2-0 hartu zuten mendean. Emaitza horrekin seigarren postua ziurtatuta zuten, eta Kopan izango dira zuri-urdinak.
Jolasetak, aldiz, ez du izan honelako zorterik, eta 3-0 galdu zuen Club de Camporen zelaian, sailkapeneko lehenengoaren zelaian. Emaitza honek ez du ezer aldatzen, eta bizkaitarrek sailkapeneko azkeneko postuan jarraituko dute, partida bakar bat ere irabazi gabe.