Okzitaniako Tolosako Capitolioko Orkestra eta Orfeon Donostiarra, Kursaalean gaur
Rossiniren heriotza zela-eta sortua, Giuseppe Verdiren Requiem-a «agnostiko, dramatiko, ezohiko eta herrikoi» gisa deskribatu izan dute. Musika erabat erromantikoa izango da aurrez aurre, bizitzatik heriotzara doan bidea gogoratzen duena. Abagune honetan Donostiako Orfeoiak eta luxuzko laukote batek interpretatuko dute Requiema, eta Tugan Sokhiev errusiar zuzendari bikainak zuzenduko du. Sarrerak: Telekutxan, Servikutxan, www.kutxa.net-en, www.fundacionkursaal.com-en, eta egun berean, Kursaaleko leihatilan.