GARA > Idatzia > Non Zer

Oarsoaldeko ostalari eta merkatarientzat 60 orduko euskara ikastaro berezia

Eskualdeko lau udalek eta lau merkatari elkarteek (Errenkoalde, Lezokoak, Iturri eta Laurak Bat) Dendartean erakundearen bitartez euskara ikastaro berezia antolatu dute Oarsoaldeko merkatari eta ostalarientzat. Ikastaroa 0 urratsetik abiatzekoa izango da. Ikastaroa egin nahi dutenek matrikularik ez dute ordaindu beharko, baina ikastarorako erreserba egin beharko dute, abenduaren 14a baino lehen, beren herriko euskara zerbitzuko telefonora deituz (Errenteria 943 449 628, Lezo 943 513 476, Oiartzun 943 493 842 eta Pasaia 943 004 330).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo