GARA > Idatzia > Non Zer

Korri eta Xalto pailazoen «Show berria prestatzen» ikuskizuna

Errekalde Herri Eskolako Guraso Elkarteak pailazo emanaldia antolatu du gaurko. Urtero egin ohi dute Gabonen aurretik horrelako ekitaldiren bat, eta aurten Korri eta Xalto pailazoen «Show berria prestatzen» ikuskizuna izango da. Institutuko areto nagusian izango da eta sarrera, urteroko moduan, dohainik. Beraz, herriko ume guztiei gonbitea egin nahi diete ikuskizun hau ikustera joan daitezen. Emanaldiaren ondoren askaria eta gaztaina erreak banatuko dizkiete hurbiltzen direnei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo