GARA > Idatzia > Osasuna

Liderraren aurka jokatuko du

Defentsa minimoen azpitik, eta talderik golegileena bisitatu behar

Jose Angel Zigandak bigarren taldeko Ion Etxaide defentsa deituko du, Cesar Krutxaga hutsuneen zerrendara gehitu da-eta

p044_f01_148x100.jpg

GARA | IRUÑEA

Hutsuneak inoiz ez dira ongi etorriak, baina batzuetan mingarriagoak izan ohi dira bestetan baino. Osasunak horren berri eman lezake, asteburuan zeinen aurka jokatuko duen eta hutsuneak zein lerrotan pilatu zaizkion kontuan hartuta.

Defentsa, hain zuzen ere. Lesioak, zigorrak eta kontratuak direla medio, atzelari eta erdilari defentsibo gehienek ezin izango dute Real Madrilen aurka jokatu; eta hortxe datza bigarren gakoa, aurkaria, izan ere, Bernd Schusterren taldea Lehen Mailako golegileena baita.

Defentsari dagokionez, Cesar Krutxaga da mindutakoen zerrendara gehitu den azken izena. Ezker izterrean zituen minak ez dira desagertu eta, beraz, Madrilera ezin izango da joan. Postu horretan behin baino gehiagotan aritu den Javi Garciak, bere aldetik, ezin du Santiago Bernabeun jokatu, bere kontratua dela-eta. Antzerako kasua da Juanfrarena. Nekounam eta Igotz Garde aspalditik minduta daudela kontuan hartuta, Jose Angel Zigandak ezin du pibote defentsiboekin malabarismo handirik egin; Patxi Puñalek gainera, zigorra bete behar du.

Ion Erize gaztea da, gauzak horrela, entrenatzaileari geratu zaion pibote defentsibo bakarra. Zentralei dagokienez, gauzak ez daude askoz hobeto, izan ere, Miguel Flaño eta Josetxo baitira prest dauden bakarrak. Josetxok erritmo handirik ere ezin izango duela hartu ez da ahaztu behar, azken bost asteotan ez baitu jokatu, hanka azpian izan duen lesioagatik. Egoera horrek lehen taldeko ateak zabalduko dizkio Ion Etxaide gazteari.

Horiek horrela, Zigandak gaur zuzenduko duen azken entrenamenduaren zain, badirudi Miguel Flaño eta Josetxo arituko direla Santiago Bernabeun erdiko atzelari postuan eta Hector Font eta Erize euskarri lanean.

Baldintzak onenak ez diren arren -ezta aurkaririk errazena ere-, nafarrak baikor agertu dira partidaren bezperan. Horrela jarraitu behar dutela uste du Josetxok. «Lotsagabekeriaz jokatu behar dugu. Konplexurik gabe, konplexuekin zelairatzen zarenean hiru gol jaso ditzakezu-eta, asteartean Championseko partidan ikusi genuen moduan» -gogorarazi zuen-. Munduko gogo guztiarekin joan behar gara eta irabazteko izan ditzakegun aukera guztiak aprobetxatzeko asmoarekin. Gero, gal genezake, baina konzientzia garbiarekin itzuli behar gara, behintzat».

 
LOTSARIK EZ

Baldintzarik onenak ez izan arren, taldeak Bernabeun lotsagabe jokatu behar duela uste du Josetxok, eta irabazteko sor litezkeen aukerak aprobetxatzeko asmoarekin.

Tres jugadores con problemas en el Real Madrid

Tras la sesión de recuperación del jueves, el Real Madrid empezó a preparar ayer en Valdebebas el encuentro frente a Osasuna. Tres jugadores no pudieron participar en el entrenamiento, con diferentes problemas físicos: Metzelder, con molestias en su pie izquierdo, Robben, aquejado de una sobrecarga, y Javier Balboa, único descartado para la cita de mañana, que sigue con su proceso de recuperación.

El próximo domingo, último partido del año

Ya hay fecha y hora para el último partido del año. Será el encuentro entre Osasuna y Mallorca, correspondiente a la 17ª jornada de Liga, que se disputará en el Sadar el próximo domingo 23 de diciembre, a partir de las 17.00 horas. Después, vacaciones, más cortas que de costumbre, ya que el dos de enero se disputa el partido de vuelta de la eliminatoria copera, también contra el Mallorca.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo