GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sokatira

Atsedenaren ostean, Ozaetan itzuliko da Launako Txapelketa

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko launako txapelketako azkenaurreko saioa jokatuko da gaur Ozaeta herrian, Araban, 17.00etatik aurrera, hain zuzen ere. Ligaskako azkeneko ekinaldia izango da 290 kilotan. Amaierako sailkapenean, estreineko sei postuetan dauden taldeek, finala jokatzeko txartela lortuko dute.

Honako talde hauek lortu dute sailkatzea: Abadiño A, Amaiur B, Sokarri, Abadiño B, Badaiotz, Amaiur A, 6 Conceyos eta Gaztedi. Lehen jardunaldia oso orekatua izan zen, berdinketa asko egin baitziren. Lehen postuan ere, Abadiño A eta Amaiur B berdinduta geratu ziren.

Idi-probak

Aian, gaur hasiko dira kintopekoen idi-probak, 22.00etan lehiatuko dira Artasoren, Zabaldoren eta Soarteren uztarriak. Bihar, ekinaldia 18.00etan abiatuko da, Anitxuren, Illarretaren eta Nardisen idi pareekin. Etzi, Artzadunen, Illarretaren, Garmendiaren eta Uzkudunen uztarriak neurtuko dira 21.30ean hasita.

Asteartean ere ordu berean abiatuko da azken ekinaldia, Aburuzaren, Bikandiren, Bikiaken eta Izetaren uztarriekin. Proba hauek azaroan ziren jokatzekoak, baina mingain urdina zela-eta, atzeratu egin behar izan dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo