Eguberriko partida
Azeri zaharrek ez zieten hutsik egin Eibarko zale leialei
Titin III, Lasa eta Capellan beteranoek Nalda III txukun baten laguntzaz, ikuskizuna eskaini zuten atzo Binakako Txapelketaren aurkezpenaren atarian
Aritz SORZABAL | EIBAR
Eibarko Astelena pilotalekuan bildutako pilotazale leialak pozik irten ziren atzo pilotalekutik. Izan ere, bihar aurkeztuko duten Binakako Txapelketaren atarian, Titin III-Nalda III eta Lasa III-Capellan bikoteek ikuskizuna eskaini baitzuten.
Eguberri eguna zen, baina kantxara irtendako pilotariak profesional handiak direla frogatu zuten beste behin. Titinek, Lasak eta Capellanek 110 urte batzen dituzte guztira hiruren artean; nahikoak, halako egun batean frontoira doan ikusleari hutsik ezin zaiola egin jakiteko. Haiekin batera, Iñigo Nalda txukun eta serio bat aritu zen lehian, lezioa ondo ikasia.
Horren haritik, ez zen harritzekoa izan Titinen irabazle sena berriro ere agerian geratu izana. Lau eta Erdiko txapeldunaren goseak asezina dirudi.
Oporrak baino, frontoian egotea nahiago duen errioxar honek hamalau tanto egin zituen atzo. Partidaren hiru laurdenetan erakutsitako jokoa ikusita, Binakako Txapelketara sasoi betean iritsiko da.
Miguel Capellanen profesionaltasuna ere goraipatzekoa da, azken orduko hutsune bat bete baitzuen, eta gaur Barañainen berdina egingo du. Gonzalezen ordez jokatu zuen Herviaskoak -Naldak Zubieta ordezkatu zuen-, baita txukun aritu ere. Kantxan jardun zuten azeri zaharren zerrendarekin amaitzeko, Oscar Lasa aipatu behar da. Etxarrikoa, hitz bakarrean, bikain aritu zen. Ez bakarrik defentsan; urdinek markagailua estutzeko egindako azken ahaleginean, aho zabal utzi zituen ikusleak. 17-12koa lauko koadrotik boleaz egindako bi paretekin ezarri baitzuen; 21-15ekoa, berriz, txokoan utzitako dejada batekin.
Titin, onena
Dena dela, Titin azken txanpan partidatik at egon bazen ere, gorriek garaipena eskuratu zuten. Triciokoaren lana erabakigarria izan zen horretarako, tanto bikainak egin baitzituen. 8-4koa, adibidez, harrigarria izan zen. Errioxarrak izugarrizko defentsa egin zuen, eta dejada batekin amaitu zuen tantoa. Bolea ere ederki baliatu zuen, airez hamabi tanto egin baitzituen.
Mikel Unanue pondrá hoy punto y final a su carrera pelotazale tras veinte años como profesional. El delantero de Añorga, de 39 años, se despedirá en el Beotibar de Tolosa con Ruben Beloki de pareja. Ambos se enfrentarán a los guipuzcoanos Koka y Peñagarikano.
El festival dará inicio con el choque entre Mendizabal-Urrizelki y Belloso-Iza. Después de que juegue Unanue, lo harán Asier Olaizola y Patxi Ruiz contra Oinatz Bengoetxea e Iñaki Otxandorena. ETB-1 retransmitirá el festival desde las 16.30.
Unanue debutó en 1987 en Zarautz. En 1998, ganó el Parejas con Errasti; y en 1999, logró la txapela de la jaula contra Eugi. A.S.
Master Baskepensiones txapelketaren finalerako materiala gaur, 11.30etan, aukeratuko dute Aimar Olaizolak eta Patxi Eugik.
Finala, saskiarekin hitzordua bezala, Donostiako Atano III pilotalekuan jokatuko dute Asegarceko eta Aspeko pilotariek.