Erregeak eskatutako batasuna errazteko PSOEri «jarrera irmoagoa» exijitu dio PPk
ETAren aurka batasuna lortzeko beharraz mintzatu zen Juan Carlos I. Espainiako erregea astelehenean, ustez PPri helarazitako mezuan. Baina honek, mezua PSOEri zuzendutakoa zela ondorioztatu du: Zapateroren alderdiak, «are gehiago» egin behar duela azaldu zuen atzo Gabriel Elorriagak, eta Antonio Basagoitik esan bezala, etorkizunari begira, balizko negoziazio aukera guztiei atea ixtea exijitu dio PSOEri.
GARA |
Negoziazio prozesua amaitutzat jo ondoren, errepresioaren marka guztiak hausten ari da PSOEren Gobernua, baina PPren ikuspuntutik hori ez da aski. Ezta- baida berriro piztu da astelehenean Juan Carlos I. Espainiako erregeak urtero egin ohi duen mezuaren haritik. Izan ere, azken urteotan bezala, esparru honetan «batasuna» eskuratzeko beharra aipatu zuen hark, eta, bai PPk, bai PSOEk eginbehar hori besteari dagokiola ondorioztatu dute.
Estatu espainoleko Gobernua oraindik PSOEren eskuetan dagoen arren, PPren ustez Jose Luis Rodriguez Zapateroren alderdia da batasun hori lortu ez izanaren erantzule nagusia. Gabriel Elorriaga PPko Komunikazio idazkariaren aburuz, elkarlana berreskuratzeko «oraindik ere bidea egin behar du PSOEk».
Elorriagak esan zuenez, ezker abertzalearekin hasitako negoziazio saiakera baztertu bazuen ere, «gauzak oraindik ez dira argi». Horren seinaletzat jo zuen 2005eko maiatzean Kongresuan onartutako negoziaziorako ebazpenak bere horretan segitzen duela, PPk behin eta berriro ezabatzeko eskatu arren.
Mariano Rajoyren alderdikidearen ustez, «irmoago» jokatu behar du PSOEk, honelako ekinbideekin «espainiar guztiak gusturako daude-eta».
Euskal Herrian ere elkarrizketarako ebazpena kentzeko eskaera egin zuen PPko Antonio Basagoitik, erregeak eskatutako batasuna eskuratzeko baldintza gisa. «ETA oraindik ere bizirik badago, guardia zibilak hiltzeko eta Eguberrian lehergailuak jartzeko gai bada, horregatik da: bere helburuak lortzeko itxaropena, izan baduelako, negoziazioetara itzultzeko aurreikuspenak sustatzen ari zaizikiolako», esan zuen Bizkaiko PPko agintariak. Batasuna lortu behar bada, horretarako izan behar duela nabarmendu du: «ETAk itxaropen guztiak gal ditzan».
«ETA oraindik ere bizirik bada, guardia zibilak hiltzeko eta Eguberrian lehergailuak jartzeko gai bada, horrexegatik da: oraindik, bere helburuak lortzeko itxaropena duelako», esan du Bizkaiko PPko presidenteak.
Haserre agertu zen Basagoitiren adierazpenengatik. «Onartezin» eta «moralgabe» iritzi zion Balmasedakoaren aipamenari, eta Estatua «indar guztiarekin» ari dela jokatzen gogorarazi zion.
La vicepresidenta primera del Gobierno, María Teresa Fernández de la Vega, exaltó ayer la colaboración policial entre Madrid París con una curiosa expresión: dijo que «España y Francia van a atar de pies y manos» a ETA «hasta que desaparezca». Y añadió que «el pueblo español jamás se va a doblegar ante la violencia».
Fernández de la Vega hizo esta afirmación en un marco no menos curioso: el acto de constitución de la Comisión Nacional para la Conmemoración del Bicentenario de la llamada por los españoles Guerra de la Independencia. Este conflicto bélico enfrentó a los dos países, y por eso en el acto de ayer la número dos del Gabinete de Rodríguez Zapatero quiso resaltar que las relaciones entre los estados francés y español son ahora excelentes, sobre todo en esta materia.
«Hoy ambos países están más cerca que nunca», afirmó María Teresa Fernández de la Vega, que apostó por que el bicentenario sirva para «celebrar» el vínculo.
«España y Francia unen hoy sus fuerzas para luchar de manera conjunta contra quienes siguen manteniendo el recurso a la violencia para imponer la opresión. Los dos países, con los poderosos lazos de la libertad y el respeto que nos unen, vamos a atar de pies y manos al terrorismo hasta que desaparezca de nuestras vidas de una vez y para siempre», argumentó De la Vega.
Fue en este contexto en el que afirmó que, «hoy como antes», el pueblo español «jamás se va a doblegar». «El árbol de la libertad cuya semilla plantaron aquellos españoles es hoy hermoso y robusto y, desde sus raíces, sigue corriendo la savia de un pueblo orgulloso que ama la libertad y la justicia».
GARA