KABARETA
Agerre Teatro taldeak «Haur Kabareta» antzeztuko du Leidor aretoan
Parte hartzen duten aktoreak, Ines M. de Iturrate eta Santi Ortega dira, eta Elena Bezanilla dute zuzendari. Kabaret honetan musikalari ospetsuek umeen laguntzaz orkestra pepinofonikoa sortuko dute, hau da, barazki musika-tresnak erabiliz. Protagonistak, bi haur bezain xaloak, hor ariko dira jo eta su ikus-entzuleak beren kantuetan sarrarazteko. Haurrei bidea egingo diete musikarekin jolas egiteko eta nahi duenak aukera izango du maisu handi bihurtzeko, eta zeinahi gauzaz musika sortu eta konpartitzeko.