GARA > Idatzia > Musika

Ekintza hitza baino hobe

p050_f02_183x100.jpg

Indigenas! Somos indigenas! Euskaldunak! Eta beste minoritateak! Aizkorak ez badira nahiko, karga kanoiak! Hemen zutik aro ero bero diren indigenak! Indigenak! Gira indigenak! Azal gorri eta apatxe urbanoak! Ez gira gu izango azken Mohikanoak! Hemen zutik aro ero bero diren indigenak!». Musika mezuak zabaltzeko tresna ezin hobea dela esan ohi dugu. Musikaren zuhaitz aberatsaren barruan rap-a, mezuak zuzenean zabaltzeko oso aproposa da eta, Selektah Kolektiboa edo M.A.K. bezalako taldeek argi erakutsi dutenez, euskarak -beste edozein hizkuntzak bezala, argi dago- ez du musika mugarik.

Musika Armatu Komandoko lagunak (M.A.K.) bueltan dira bigarren diskoarekin eta, oraingoan, kolaboratzaileen gudarostea dute ondoan; Aire Ahizpak, Sorkun, Fat Fish, Jon Maia eta Igor Elortza bertsolariak, Menzo, Mirza, Staff, Moro Bad Sound System eta Txomin Human Beat Box... Musikalki rap erritmoak dira nagusi -rockaren eragina ezin uka-, abesti landuak, sanpler ugari eta hezur-haragizko musikariak; bateria, baxu/kontrabaxua, teklatuak, gitarra, pianoa eta tronpeta. Zuzenean ere musikariekin osatutako ikuskizuna prestatu dute.

Diskoaren osagarri, digitalean, kantuen hitzak eta «Denok Ala Inor Ez» kantuaren bideoklipa ditugu. «Ekintza hitza baino hobe Mikro mizto, arima mintzo, bainan beno ba, Ekintza hitza baino hobe, Orekaren bila gelditu gabe, Ekintza hitza baino hobe, Ekintza zuzena sekulan geldi gabe».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo