Leire Dorronsoro Bilbo
ETB-k tortura estaltzen du
Gorka Lupiañezek bortizki torturatua izan dela salatu ondoren, ohiko komunikabideez gain, gutxi izan dira testigantza honi ohiartzuna eman diotenak. Euskal telebista publikoa da honen adibide, salaketa larri honi oso oso tarte gutxi eskaini diolarik bere albistegietan. Erretako kutxazain batek bortxatu eta torturaturiko euskal herritar batek baino leku gehiago du ETBn. Gorkaren testigantza edozein atzera botatzeko modukoa da, baina jende asko geldituko da jaso gabe ETBk estali egin duelako. Eta gaur egun Euskal Herrian tortura estaltzeak, tortura kasu berriak ahalbidetzea esan nahi du.