GARA > Idatzia > Euskal Herria

AHTren aurrekontua salatuko dute Gasteizko Parlamentuan

GARA |

AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea egingo du bihar eguerdian Gasteizko Legebiltzarraren au-rrean AHTren aurrekontua gastu sozialetarako erabiltzea eskatzeko. Izan ere, ostiral honetan Lakuak 2008rako prestatu dituen aurrekontuak onartuko baitira hirukoak eta PSOEk akordioa erdietsi ondoren.

Batasunak atxikimendua agertu zuen atzo, eta ekimenean parte hartzeko deia egin zuen. Ezker abertzaleko alderdiaren esanetan, «AHTk gutxi batzuen interesa besterik ez du ordezkatzen, eta legebiltzarrean onartuko diren aurrekontuak egitasmo horren sostengurako ardatzetariko bat izango dira».

Horren haritik, «euskal Y» izenez ezagutzen den proiektuaren «aurkako iritzia eta jarrera handitzen» ari dela esan zuten. «Zenbat eta informazio gehiago izan herritarrak, orduan eta interes handiagoa adierazten dute, eta, oro har, aurkakotasun jarrera indartzen da».

Hilaren 15ean Arrasaten egindako manifestazioa ere ekarri zuen gogora, eta aurkakotasun horren «erakusletariko bat» izan zela adierazi zuen. Horregatik, «inposizioarekin gelditzeko deia» berretsi, eta «informazioa, eztabaida eta erabakitzea ezinbestekoa» dela adierazi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo