GARA > Idatzia > Kultura

Mikelazulo elkartearen ekimena Senegalera iritsi da

GARA | DONOSTIA

Mikelazulo kultur elkarteak «Bide ikusezinak marrazki» izeneko proiektua abian jarriko du etzi hasi eta urtarrilaren 12ra arte, Cassamancen (Senegal).

Funtsean, antzezlan bat eta sormen tailerrak eskainiko ditu Diola izeneko gizataldea bizi den Cassamanceko eskualdean, eta zenbait ekitalditan parte hartuko du, lekuan lekuko antzerki talde eta kultur eragileekin.

Mikelazuloren antzezlanaren lehen emanaldia urtarrilaren 2an izango da Oussouyen (Cassamance), bertako antzerki taldearekin batera.

Antzezlanak euskal mitoak ditu oinarri: Mari hilzorian dago, eta zaurituta jaiotzen diren mito berriak erditzen ditu mundura, bizitzara, irudimenera. Egungo gizartearen ezaugarri eta arazoei aurre egiten saiatuko dira jaio berri hauek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo