Nieves Fernandez Garayald Mendijaiak Mendillorriko Jai Batzordea
Fidantzarik ez
Abenduaren 23ko gaua, Mendillorriko Olentzeroa, primeran atera zen. Gure txikiek ondo pasa zezaten oso gogor lan egin behar izan genuen. Berriz ere, aurten, Alkatetzaren laguntzarekin kontatu beharrean, zentzugabeko fidantza ordaintzera behartu gaituzte. Alkatearen apetak ez du aitzakiarik, edozer gauza gertatuz gero, erantzukizun zibilaren asegurua badaukagu, eta gainera, udalbatzaren lagun gehienek fidantza kentzea eskatu dute.
Alkatearen politikarekin ados ez gaudela argi utzi nahi dugu. Fidantzarekin ez gaude konforme. Mendillorriko Olentzeroaren antolatzaileok fidantza ordaindu ez duten auzoekin bat gatoz.