GARA > Idatzia > Non Zer

Inauterietako kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu dute

Lehiaketa honetan edonork har dezake parte, ez dago inolako mugarik. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkez ditzake. Gaia, honakoa: «Zarauzko Inauteriak 2008 - otsailak 2-3». Kartel saritua 2008ko Inauterietako kartel eta egitarauaren azala izango da. Lanek originalak izan behar dute, hots, egileak berak sortuak eta argitaratu gabeak. Aurkezteko epea, urtarrilaren 7an, astelehenean, amaituko da; Turismo bulegoan edo Euskalduna tabernan aurkez daitezke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo