GARA > Idatzia > Real Sociedad

Aro berria talde txuriurdinean

Astelehenean erabakiko du Colemanek bere etorkizuna

Galestarrak berretsi zuen taldeak ez duela fitxaketa askorik behar, Badiolak kontrakoa uste duen arren

p042_f01_111x111.jpg

Jon ORMAZABAL | DONOSTIA

Salamancaren aurkako partida gainean dutela eman zuen Iñaki Badiolak Realaren presidente dela bere lehen eguna. Hauteskunde kanpainan aldaketak agindu zituen arren, azkarregi agindu ere, astelehenera arte ez da erabaki garrantzitsurik hartuko kirol arloan. Helmanticon partida garrantzitsua jokatu ostean, astelehen arratsaldean bilduko dira presidente berria eta Chris Coleman eta hor erabakiko du entrenatzaile galesak Realean jarrituko duen ala ez.

Galestarrak esan zezakeenaren inguruko ikusmin handia zegoen, izan ere, taldearen beharrei dagokienez Badiolaren ikuspuntuarekin zerikusirik ez baitu berarenak, eta behin baino gehiagotan esan izan baitu fitxaketa asko inposatzen badizkiote kargua utzi egingo duela. Hala ere, entrenatzaileak ez zuen ezer argitu, astelehenean egingo duten bileran erabakiko baita dena. Presidente berria zorionduz hasi zuen Colemanek agerraldia, eta kazetariek egindako galderak bere erabakiari buruzkoak izan arren, Salamancaren aurkako partidaren inguruan baino ez zen mintzatu. Hori bai, fitxaketa berriez galdetu eta, «denok dakizue horri buruz nire iritzia zein den eta ez dut orain aldatuko» erantzun zuen.

Badiolak bere hautagaitza aurkeztu zuenean, Colemanek aukera gutxi zituen taldean jarraitzeko, Jabo Irureta baitzen donostiarraren entrenatzailea. Azken jardunaldietako emaitza onek eta jokalariek entrenatzaileari agertu dioten erabateko babesak gauzak aldatu egin ditu, ordea, eta oso zaila dirudi Badiolak hura behartzea kargua uztera, adibidez, Salamancan irabazi eta Reala igoera postuetan jarriko balitz.

Eredu desberdinak

Kanpora begira taldearen eredua dela-eta dituzten desadostasunak lirateke bilerako eztabaidagai nagusiak -Colemanek bere taldean konfidantza osoa dauka eta fitxaketaren bat, batez ere ezker hegalerako, nahikoa dela uste du; Badiolak, aldiz, bost jokalari berri ekarri nahi ditu-. Baina bihar Helmanticon gertatuko denak, Colemanek aurreko zuzendaritza batzordeari dion leialtasunak eta jokalarien iritziek ere, zeresana izango dute azken erabakian.

Beharrak aginduta agian, baina, nolanahi ere, Amorrortuk taldea utzi zuenetik, Coleman izan da Zubietako harrobiaren aldeko aposturik sendoena egin duen entrenatzailea eta dirudienez, apostu hori azken muturreraino eraman nahi du. Badiolak, ordea, taldea indartu nahi du eta, dagoeneko, Merida eta Crosas gazteak lotuta omen ditu. Hala ere, badirudi Barcelonako harrobiko jokalariak fitxatzearen onuraren inguruko kontsentsua bilatuko duela Colemanekin. Zigicen fitxaketa gero eta zailago dago Koemanek serbiarra deialdian sartu eta Badiolari «gezurti» esan ondoren eta, antza, Sevillako Marti da etor litekeen bosgarren jokalaria.

Fitxaketak

Antza denez, asteleheneko bileran Badiolak entrenatzailearekin kontsentsua bilatuko du Merida eta Crosasen inguruan. Zigicen auzia gero eta zailago dago Koemanek jokalari serbiarra deialdian sartu eta Badiolari «gezurti» esan ostean. Sevillako Marti erdilaria izan liteke laugarren jokalari berria.

Paco Aiestaran: «Tengo una idea y la Real puede ser el lugar adecuado»

El beasaindarra Paco Aiestaran, hombre fuerte en la candidatura de Badiola en el plano deportivo, dio sus primeras impresiones tras su triunfo electoral, aunque no quiso desvelar ningún detalle de sus líneas maestras. «Llevo 12 años cumpliendo diferentes funciones en el mundo del fútbol y tengo una idea de cómo se puede trabajar un club. Tengo muchos contactos; yo no soy autodidacta, sino que mis conceptos han surgido contactando con gente, trabajando en unos cuantos clubes con varios profesionales. Tengo una idea en la cabeza, y pienso que la Real puede ser el lugar adecuado para ponerla en marcha», declaró el que ha sido ayudante de Benítez en Valencia y Liverpool.

GARA

Markel eta Carlos Martinez ez doaz Salamancara

Kirol arloan, min hartuta zeuden Markel Bergara eta Carlos Martinez ez dira Salamancako deialdian izango, oraindik ez direlako erabat osatu. Morten Skouboren inguruan, ordea, zalantzak ditu Coleman entrenatzaileak, astean ondo entrenatu baita eta golak sartu baititu.

Alavesen aurkako derbia, larunbatez, 18.30ean

Ligak atzo jakinarazi zuenez, Realak eta Alavesek datorren jardunaldian jokatu beharreko derbia larunbatean, hilak 12, jokatuko da arratsaldeko 18.30ean. Iñaki Badiola presidente berriak Anoetan egingo duen estreinaldia izango da partida hori eta ETB-1ek emango du zuzenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo