GARA > Idatzia > Ikusmira

Hildako arrantzalearen heriotzaren kausa bakarra ez da garabiak izandako matxura

Atzo Ondarroako portuan itsasontzi bateko patroia hil egin zen. Hodi batek garabia jo eta arrantzalea harrapatu zuen erdian. Gertaera bere soilean entzun eta pentsa dezakegu, «istripu» hitzaren definizioa hiztegian begiratuta, hiztegiko definizioan antzeko gertaera baten kontakizuna aurkituko genukeela. Kausa: hodi bat, zanga bat, oholtzar bat... Ondorioa: zorigaiztoko heriotza bat. Errudunik edo arduradunik, inondik inora ez.

Patronalaren eta erakunde publikoen isiltasuna edo dolumin «aseptikoak» kontuan hartuz gero, heriotza hauen kausa zorigaiztoa dela ondorioztatu beharko genuke. Baina astero errepikatzen den errealitate gordinak bestelako ardurak bilatzera behartzen gaitu. Kasu honetan, adibidez, sindikatuek gogor salatu dute azkenaldian arrantza sektorearen eraiste prozesua. Honekin batera, sektoreko lan baldintzen prekarizazioa, etenik gabeko lanaldi gogorrak, soldata urriak... salatu dituzte. Atzoko kasuan, gainera, ez gara etorkinez, gazteez edo emakumeez hitz egiten ari -gaitz hauen ohiko biktimak- barkuko patroiaz baizik. Esplotazioak langile arruntei ez ezik, arduradunei ere eragiten die. Horra hor benetako kausak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo